 |
Rubén kontraerasoa amaituz. |
Infantil taldeak partidu bikaina jokatu du gaur goizean Unamuno taldearen kontra, oso jokalari gazteak zituztelarik bisitariek.
Partiduaren hasieran bi taldeak nahiko urduri atera dira eta puntuak sartzea kosta egiten zen. Gero, nekearen eraginez defentsak hain zorrotzak ez zirenenean bertako taldea jokaldi bikainak egiten hasi ta lehen distantziak lortzen. Josu esparruaren jabe egin da eta errobeteak hartzeaz aparte mugimendu bikainen bat ere erakutsi digu. Aitorrek ere errebotean eta lapurketei esker hegaldi bikainak eskeini dizkigu kontraerasoak amaitzen Rubenekin batera. Eta Iker ondo eraman du taldearen erritmoa, batzutan erasoak lasai antolatuz eta beste batzutan kontraerasoak abian jartzen Alainen laguntzaz.
 |
Aitorren hegaldiak. |
Beraz, azkenaldian emaitza hobeak etorri dira eta urte honetako lehen fruituak eskuratzen ari da taldeak, hurrengo urtean jokalari batzuk kadetean jokatzeko prest daudelarik eta beste batzuk hurrrengo urteko ikasle berriekin infantil talde berria osotuko dute. Dena den, ligako azken partidua ondo prestatu behar da etagero hilabetea ondo aprobetxatu irailerako formarik onenean egoteko.
 |
Aulkian ere kontzentratuak. |