domingo, 20 de octubre de 2013

Egibide Arriaga - Iturribero. Saski infantil neskak.

       Larunbat honetan gure nesken infatil taldeak debuta egin du aurtengo ligan. Hasiera hasieratik aurreikusi dugu partidu zaia izango zela bakarrik 7 jokalari genituelako partiduari aurre egiteko ta hoietako bi lesionatuta jolastu behar izan dute ahalizan dutena eginez. 

           Hasierako minutuetan gure jokalari txikiek ikaragarrizko erritmoa ezarri dute eta berehala hartu dute 8 puntuko abantaia. 

         Baina minutuak pasatu ahata Durana ikastolako jokalariek errotazio bikainak eginez aldea psikanaka piskanaka murrizten joan dira, eta horrela iritsi gara azken minutuetara, bukaeran garaipena kanpotarrentzat izan delarik hiru puntuko errentarekin bakarrik. 

              Zoriontzekoa gure nesken esfortsua eta azaldutako maila, horrela jarratuz gero etorkizuneko taldea dugu.


No hay comentarios: