martes, 19 de noviembre de 2013

ASTEBURU ONA EGIBIDE-ko ESKUBALOI TALDEENTZAT.


Larunbatean, Egibideko hiru taldeak haien partiduak jokatzen zituzten, Kadeteek Elgoibarren aritu ziren, infantilek San Andres polikiroldegian Eharialdea taldearen kontra, eta gure neskak etxean jokatu zuten Eibarren kontra.



Infantilek, bigarren jardunaldian, izugarrizko emaitza lortu zuten (3-43) Eharialdea B taldeari irabaziz. Lehenengo partean ez zuten golik jaso 0-23 emaitza lortuz. Nahiz eta Mikel golegilea 18 gol sartu, talde osoaren lana bikaina izan zen, Kerman atezainatik hasita.

Kadeteak, Elgoibarren garaipena lortzeko hurbil egon ziren. Lehenengo 30 minutuetan ondo egin ondoren gol bateko diferentziarekin joan ziren aldageletara. Bigarren partean, aurretik joan ziren minutu askoren zehar, baina azkenean nekeak eragin zien eta, irudian ikusi dezakegun bezala, 2 goleko diferentziaz galdu zuten.
Asteburu honetan Caribe Berri Txiki taldearen kontra jokatuko dute, espero dugu garaipena lortu ahal izatea, eta argazkian ikus dezakegun jaurtiketaz baliatua seguru lortu ahal izango dugula! Eutsi goiari mutilak!!


Bestalde, neskek, haien bigarren lagunarteko partidua izan zuten Eibar talde arriskutsuaren kontra. Emaitza alde batetik utzita (17-35), gure neskak izugarri ondo aritu ziren partidu osoan zehar. Lehenengo minutu konplikatuak pasa eta gero, jubenilek lekua hartu zuten zelaian eta azkenean bigarren partea irabaztea lortu zuten. Lan asko daukagu oraindik, baina zuetaz oso harro!!

Irudian talde-jokaldi bat ikus dezakegu. Iratiren blokeo bat baliatuz, Martak bere defentsorea fijatu eta baloia pasatzen du, Amandak finta galantarekin bi defentsore berenganatzen ditu eta azkenean baloia Aneren eskuetan bukatzen du, ezkertiak, jaurtiketa bikainarekin gola sartzen du.

Talde kirola da eskubaloia!!

Iker Pesquera.
Egibide eskubaloi taldeko entrenatzailea.

No hay comentarios: